Zientzia, teknologia eta gizarteari buruzko azterlanak

Willem van der Meer doktorearen anatomia-ikasgaia, Michiel Jansz. van Mierevelt eta Pieter Michielsz van Mierevelt.

Zientzia eta teknologiari buruzko gizarte-azterketek, ezagutza zientifikoaren eta berrikuntza teknologikoaren[1] ondorio kultural, etiko eta politikoei buruzko diziplinarteko azterlanen eremu bat hartzen dute. Pertsonen eguneroko bizitzako erabilgarritasunei, jabetzeei eta inpaktuei buruzko interpretazioan jartzen dute arreta. Honen helburua, ikerketa zientifiko-teknikoaren antzinako oztopoak haustea da.

Hispaniar hizkuntzako eskualdeetan, horrelako kezkak eta hausnarketak heldu dira. Ikerlan hauei, zientzia, teknologia eta gizartea izena atxiki zaie, (CTS laburtuta). Ingelesezko eskualdeetan Science and Technology Studies (Zientzia eta Teknologia Azterlanak) edo Science, Technology and Society (Zientzia, Teknologia eta Gizartea) izenez ezagutzen dira, biak akronimoarekin. Hizkuntza hispanoa duten eskualdeetan, CTSko diziplinartekotasunak soziologiaren, filosofiaren, historiaren eta antropologiaren esparruak sartzen ditu hasieratik. Gainera, giza eskubideen aldeko mugimenduetan, mugimendu feministan, ingurumen-korronteetan, bakezaleetan eta batez ere, Vietnamgo gerraren ondoren sortutako LGBTko lehen taldeetan ere. Bere jatorri eta izaeragatik, nolabaiteko paralelismoa ikusten dugu arlo honen eta beste kultur ikasketa mota batzuen artean.[2][3]

Zientziaren izaera unibertsala dela eta, bere eragina gizarteko eremu guztietara hedatzen da. Garapen teknologikotik hasi, eta medikuntza edo genetika arloekin zerikusia duten arazo juridiko modernoetara. Batzuetan, ikerketa zientifikoak gizarte-garrantzi handiko gaiak jorratzea ahalbidetzen du, hala nola, Giza Genoma Proiektua eta inplikazio etiko handiak. Besteak beste, armamentu nuklearraren garapena, klonazioa, eutanasia eta zelula amen erabilera.

Era berean, ikerketa zientifiko modernoak, batzuetan, inbertsio handiak eskatzen ditu instalazio handietan. Esaterako, partikula-azeleragailu handietan (CERN), espazio-esplorazioan edo fusio nuklearraren ikerketan, ITER bezalako proiektuetan.

  1. (Gaztelaniaz) «OEI | Secretaría General» Organización de Estados Iberoamericanos (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  2. Andres Tovar. (2012-03-15). Ciencia, tecnología y sociedad (cts). (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  3. «Department of Science and Technology Studies | Department of Science and Technology Studies Cornell Arts & Sciences» sts.cornell.edu (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne